XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haietako emakume batek, makilarekin kolpea tira zion katuari baina ez zuen jo.

Orduan katuak esan zion: Berriz jo nazan.

Hau entzunik, emakumea katua sorgina zela eta ez zela pareka jo behar konturatu zen.

Lixiba-jotzaile hark ikaratu eta etxerako bidea hartu zuen.

SORGIN ARDO EDALEAK

Albiasu herriko Ertxatxo etxean, Alondei izenekoan, sorginak biltzen ziren sarrailaren giltza-zulotik sartuz.

Alondei honetan ardoa aurkitzen zuten eta sorginek baita edan ere.

Gauzak honela, beraien buru zuten sorginak behin eta berriz adierazten zien bere lagunei Jesus hitza sekula ere ez esateko.

Gau batean, ardo ona edan ondoren, sorgin haietako bat deiadarka hasi zen esanez: Jesus, hau ardo ederra!

Hau entzunik, beste sorgin guztiek, sartutako bidetik, sarrailaren giltza-zulotik, alde egin zuten.

Hurrengo goizean, Alondei etxeko ardura zuenak sorgin bakar hura aurkitu zuen, sorgintzako dohaina galdu zuen sorgina izandakoa.

SORGINAK ETXEAN EZ SARTZEKO

Otsagiko sendi bat bere ganaduarekin beti zoritxarrean bizi zen.

Hau honela, nire berriemaileak etxe hartako sarreraren ate atzean, erratz bat burua gorantz zuela aurkitzen zuen beti.

Etxekoandreari galdetu zion zergatik ote zen ohitura hura eta etxe hartako emakumeak sorginak uxatzeko jartzen zuela horrela erratza erantzun zion; etxetik urruntzeko eta ganaduari kalterik ez egiteko.